2007-05-20 -- 2089.zenb
Lihoaren penak eta nekeak zoragarri kontatu zizkigun behin, aspaldi, Julian Alustiza fraide biziak liburu zoragarrian. Orain, liho garaiko hitz bat hartu du Maddi Oihenartek disko berria izendatzeko: Hari biru. “Pentsatzen dudalakoz bakoitza garela gauza txiki-txiki bat”. Horra artista handiak zer ezdeus bat hautatu duen bere lanaren berri jende orori emateko. Hitzaren baitako irudia maite digu Barkoxeko kantariak.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa