2007-05-20 -- 2089.zenb
Emakumeen sexualitateaz hitz egitea erabaki du Tanttaka konpainiak lan berrian. Egiazko lekukotzak abiapuntu hartuta, adin ezberdineko bost emakumeren bizitzak josten dira Emakumeak izarapean izeneko ikuskizunean. Mireia Gabilondok zuzendu du martxotik euskal antzokietan ikusgai den lana.
Burukiarekin hanka tartea igurzten duen bitartean printze batek bahitu eta zaldi gainean eramaten duela imajinatzea gustatzen zaio bati. Modu bortitzean besoetatik heldu eta atzetik ematen dion ezezagun bat du buruan besteak. Auzoko fruitu saltzailearekin ditu fantasia erotikoak beste batek, eta gorri-gorri eginda irteten da egunero haren dendatik, hark zerbait antzemango diolakoan. Horiexek Tanttakak eszenara eraman dituen pertsonaietako batzuen fantasia sexualak. Emakumeak izarapean erakutsi nahi dizkigute, sexua nola bizi duten adierazteko eta haren bidez haien bizitzaz zertxobait gehiago jakiteko. Sexua aitzakia hartuta emakumeen sentimenduez mintzo da lana: maitasunaz, desioez, beharrez, beldurrez. Umoreak eta bizitzaren garratzak zipriztintzen ditu puzzle baten moduan eraikitako istorioak.
Bizi dugun multikulturalismoaren ondorioetako bat izan daiteke, gure herrian bestelako dantzek arrakasta izatea. Klakea horietako bat da, eta geroz eta jende gehiago ausartzen da ikastera. Zapata zaratatsu horiek jantzi eta musikaren erritmora dantzatzeko konplexu gutxi erakutsiz.
Kla kla kla klakeko zapaten hotsa entzuten da Errenteriako (Gipuzkoa) Kontserbatorioko gela batean. Gelara gerturatuz gero zapatek sortzen duten melodiaz gain, hainbat ikasle ikusten dira aurrean duten irakaslearen erritmo eta dantza berberak egiten. Bost minutuz begira egonez gero, edonori zapata berezi horiek jantzi eta dantza egiten hasteko gogoa pizten zaio. Erritmo azkar eta zaratatsua barruraino sartzen baita, eta klakeko irakasle den Larraitz Ugartemendiak dioen legez, “gogoa duen edonork ikasi dezake klakea dantzatzen, belarria ere erraz ohitzen baita erritmo honetara”
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa