2007-05-20 -- 2089.zenb
Lehen bertso eskolek mende laurdena bete dute. Batzuek jada egin dituzte ospatzeko festak, eta Goierrikoa aurten ari da burubelarri horretan. Herri mugimenduen artean hain indartsu eta bizirik jarraitzen duenak sorreratik jarri zituen egungo egitura eta metodologiaren oinarriak: bertso eskola bakoitza desberdina eta independentea izango zen, eta era berean sarean antolatutakoa. Taldea sortzea, almazena bertso zaharrez betetzea eta testuinguru naturalean kantatzea izango ziren metodologiaren ardatzak, eta bertsolaritzari buruzko teorizazioak ez dira kasik aldatu 25 urteotan. Sortzaileei etorkizun ikuspegi handia eta planifikazio gaitasuna aitortu behar zaie. Bestalde, data garrantzitsu hau ospatzeko Sareko ARGIAk, xehetasunez beteriko gune berezia zabaldu du Garialea bertso blokaren barruan.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa