2007-05-20 -- 2089.zenb
Hamabost egun eman ditut bertsotan egin gabe. Apirileko lehen hamabostak. Azken hogei urtetan ez nintzen sekula hainbeste denboran egon jendaurrera azaltzeke. Itzuleran sentimendu kontrajarriak izan ditut: batetik ikara eta bestetik gogoratzearen poza. Batetik herdoila mihian eta bestetik zetorren ideia oro berri jotzearen asebetea. Baina orobat, arnasaldiak mesede egiten duela uste duenari denok ez garela berdinak erantzungo nioke. Zenbaiti on egingo dio eta zenbaiti kalte. Loak ere halatsu egiten digu.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa