Araotz, 1510. Lope Agirre jaio zen Oñatitik gertu. Ondasunik gabeko noble familia bateko bigarren semea izaki, bi aukera zituen: eliza edo ozeanoaz bestaldeko abentura. 1534an Sevillan ontziratu zen, Amerikara bidean.
Mundu Berrian pasatako lehen urteen berri gutxi iritsi zaigu. El Doradoren bila abiatutako espedizioa da Agirreren ezagunena. Garai haietako giroa gerra zibiltzat jo dezakegu, eta Agirreren curriculum beltza gizentzen hasi zen urrezko paradisuaren bila abiatu baino lehen ere. 1544an, Perun, erregezaleen aldean borrokatu zuen; Pizarro eta Carvajalen altxamenduaren aurka, alegia. Erregezaleen porrotaz bat, Agirrek Nikaraguara alde egin zuen. Handik bost urtera, Perura itzuli eta Francisco Esquivel epaileak jendaurrean zigortua izatera kondenatu zuen. Mendekua agindu zion araoztarrak epaileari; baita hitza bete ere. Kondairak dio lope Agirrek 6.000 kilometro egin zituela oinez Esquivelen atzetik –zaldunak ezin du zaldi gainean ibili ohorea berreskuratu arte–. Buruan labana sartuta hil zuen epailea Cuzcoko haren etxean. 1551n izan zen hori. Hurrengo urtean, besteak beste, Cuzcoko gobernadorea hil zuen. 1554an berriro erregezaleen armadan sartu zen. Gerra hartatik herren eta erredura larriekin irten zen. Ordurako Agirre Eroa esaten zioten.
1560an Pedro Ursua nafarra buru zuen espedizioan sartu zen, eta El Doradoren bila abiatu. Urrezko erresumaren mitoa jokaldi borobila zen Gaztelako koroarentzat. El Dorado existitzen bazen, Felipe II.aren ondasunak izugarri haziko ziren. Bitartean, espediziotan parte hartzen zuten noble frustratu andanak ez ziren aspertuko, hots, ez ziren hain arriskutsuak izango.
Abiatu eta hiru hilabetera espedizioa kide gehienak matxinatu egin ziren, bidaiaren baldintza gogorrek eta Lope Agirrek bultzatuta. Ursua eta honen jarraitzaile nagusiak hil zituzten. 1561eko maiatzean espedizioaren ardura beregain hartu zuen Agirrek. Ez zuen El Doradon sinesten, eta, ordurako Agirre Traidorea zenak, traizioa muturrera eraman zuen. Felipe II.a erregeari gutuna bidali zion, erregea “inoizko gerrarik gordinena”rekin mehatxatuz. Zenbaitek amerikar kolonien independentziaren aldeko lehen oihutzat jo izan dute Agirreren gutuna –besteak beste, Simon Bolibarrek berak–.
Baina Agirrek piztutako iskanbila handik gutxira itzali zen. 1561eko urrian Agirrek lagun gutxi eta etsai gehiegi zituen inguruan. Araozkoari 70 hilketa baino gehiago egozten dizkiote, eta azkena orduantxe burutu zuen. Elvira alabari labankada hilkorra sartu zion, “inork traidorearen alaba esan ez diezazun”.
Bere alboan geratzen ziren gizon apurrek hil zuten Venezuelako Barquisimeton, arkabuzez tirokatuta. Felipe II.ak Lope Agirreren izena aipatzea debekatu zuen mendean zituen lurraldeetan. Alferrik. Tartean behin, oraindik ere, haren espiritua Venezuelako kostaldean agertzen dela diote.
1# | Julen Arriolabengoa | 2007-05-25 17:18:34
Kazetari agurgarria:
Zure artikuluan aipatzen diren zenbait datu inoiz dokumentatu gabeak direla eta, Agirreren biografiari buruzko zenbait iruzkin egin nahi nizkizuke:
Lopek berak 1561. urtean, heriotza iritsi baino hilabete batzuk aurrerago, bere burua desnaturalizatuz Felipe IIari zuzendutako gutun ospetsuan, oñatiartzat eta aitoren semetzat aurkeztu zion bere burua:
Lope de Aguirre, tu mínimo vasallo, cristiano viejo, de medianos padres, hijo-dalgo, natural vascongado, en el reino de España, en la villa de Oñate vecino, en mi mocedad pasé al mar Océano á las partes del Pirú,(...)
Baina Loperen hitza baino ez dugu. Ez da ez eliz liburuetan ez protokoloetan ez beste inolako izkribu sinesgarritan aurkitu Lope Oñatin jaio edo bizi izan zela froga dezakeen dokumenturik. Araoztarra zelako hipotesia, Ignacio Zumaldek araoztarren eta Loperen izaeren arteko antza oinarri hartuz plazaratua, Zumaldek berak oinarri sendorik gabeko teoria zela aitortu zuen. Baina ziurtzat zuen Oñatikoa zela, nahiz, esan bezala, oinarri bakarra Lope beraren hitza izan.
Egia esateko, Loperen biografian dokumentatu daitezkeen pasadizoak gutxi dira: 1536. urtean Espainiako Erreginak salbokunduktoa edo ibiltzeko baimena sinatu zion Perura salbu eta inolako arriskuren beldurrik gabe joan zedin; 1539. urtean, dirurik gabe eta morroi beltz bat lagun zuela Ameriketara zihoala, bere izena jaso zen Pasaiarien Liburuan; bere bizitzako azken hiru urteak, 1559tik 1561era, ederki azalduak datoz bere garaiko hiru idazlek idatzitako kroniketan; kronika hauetan aurki daitezke Lopek berak idatzitako gutunak ere . Loperen biografiara hurbildu diren historialariak, dokumentu eta idatzi hauetan ageri diren datuak oinarri harturik eta Perun izandako gertakariak kontuan izanik, pertsonaiaren bizitzaren gora beherak harilkatzen saiatu dira, bibliografia oparoa osotuz.
Dena dela, Loperen biografiak galdera asko uzten dizkigu oraindik erantzun gabe eta, gure ustetan, Felipe II.ari igorritako gutunean bere buruaz egin aurkezpenean zerbait ari da ezkutatzen. Zer, baina? Hona hemen galdera honi argi egin diezaiokeen testu bat, Ibarguen-Cachopin Kronika argitaragabean datorrena:
Uno deste apellido de Aguirre, llamado Pedro de Aguirre, que fue vezino del valle de Aramayona, en tienpo del enperador Carlo quinto nuestro señor de gloriosa memoria, se llebantó con una parte de la India, porque deseando benir de allá a su tierra de acá porque estava muy rico y balido, aunque pidió liçençia para ello dibersas bezes, no se la quisieron dar, por lo cual se amotinó y, juntándose con algunos de su cuadrilla y allegados, se apoderó de una gran parte de la tierra, de tal suerte que se llamava rey. Y a cavo de poco tienpo, no le suçediendo las cosas conforme su boluntad deseava, fue preso juntamente con una hija suya, a la cual él mató con una daga, diçiéndola que más balía que muriese siendo hija de rey que no que la llamasen después hija de traidor.
Este Pedro de Aguirre, como digo, fue vezino e natural del balle de Aramayona, de la anteiglesia de Sant Estevan de Urívarri, y como su padre tuviese otros hijos en quien dexó su casería y açienda, le puso a este moço a çer çapatero en la çiudad de Vitoria, donde forçó una donçella, por lo cual fue condenado a pena de horca y açer cuartos. [fol.16r.] Y haziéndose diligençias defensibas sobre ello, y aviendo contentado a la parte, se tuvo horden e modo como el carçelero se descuidase, y con esto el moço uyó e pasó en Indias, donde se casó y enriqueçió. E por su sobervia le suçedió lo que abéis oido, donde pagó con la vida lo que escusó en Vitoria. Éste tomó el apellido de Aguirre sólo porque él se crió en la casa de Aguirre de Urívarri de Aramayona, e no por que fuese deçendiente de ninguna casa de Aguirre, porque su madre, después de muerto su padre, fue y se casó segunda vez a esta casa de Aguirre con Estívaliz de Aguirre, dueño desta casa, siendo ella primero casada en el barrio de Saola en la anteiglesia de San Joan de Ascoaga.
Y este Pedro de Aguirre, porque la casa de su dependençia donde naçió y la casa de Aguirre donde se crió, por ser anbas a dos deudoras y tributarias al señor de Aramayona, por esto allá en las Indias sienpre dixo e publicó que hera natural vizcaíno e dependiente legítimo de la casa y solar de Aguirre del lugar de Gabiria del prinçipado de Areria, siendo al contrario la berdad, por pasar el cuento deste caso como está referido .
Gure ikerketen arabera, lerro hauek Cachopin kronikagileak idatzi zituen, García Fernández Cachopin izeneko historiagilearen semeak, 1580. urtetik 1598. urtera bitartean. Cachopindarrek Laredoko herrian zuten sorburua, baina kronikaria, Cachopin semea, Sibilian bizi izan zen eta ondoren Kordoban, eta hiri honetan bizi zela konposatu zuen Juan Iñiguez de Ibarguen Ibarruriko eskribauaren laguntzaz Corinica General Española y Sumaria de la Cassa Vizcaína izenburua daraman lana, Ibarguen-Cachopin Kronika izenaz ezagunagoa.
Ibarguen-Cachopinen testuak hipotesi berri baterako bidea ireki digu: Lopek izena eta jaioterria ezkutatu bide zituen, eta bazuen arrazoirik horretarako. Bizkaitartasuna, ordea, harro aldarrikatu ohi zuen, horrek aitoren-seme izateak zituen "pribilegioak" bermatzen zizkiolako. Oinordetzan "bigarrena" izatea aipatzen duzu Ameriketara alde egiteko motibaziotzat. Testu honen arabera, sendoagoa zen arrazoia, gartzelatik ihes joan zen, lurralde haietara joandako kolono asko eta asko bezala. Baina bere izaera erabat markatu bide zuena, familian "bigarren" ez, morroiaren pare tratatu izana izan zen. Eta begitantzen zait, Ameriketan kapitain edo agintari bat akabatzen zuen bakoitzean, bere aita-ordea ari zela akabatzen.
Agur bero bat.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa