2007-05-13 -- 2088.zenb
Ramon Saizarbitoria ::Egunero hasten delako
Erein
orrialdeak ::156
prezioa ::7€
Hogeita hiru urte zituen Ramon Saizarbitoriak Egunero hasten delako, aurreneko nobela idatzi zuenean. Emakume-gizonen arteko harreman sexualen askatasunaren aldeko, eta, bereziki, emakumearen aborto eskubidearen aldeko aldarria da. Makina bat argitalpen ezagutu ditu liburuak, orain Erein argitaletxeak poltsiko-formatuan kaleratu duen arte. Nobelaren argumentuagatik eta liburuaren azalean agertzen den Alberto Corazonen irudiagatik, garaiko adituek gogorrak esan zizkioten Saizarbitoriari. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bibliotekako zuzendaria zen Joxe Artetxek bota ziona, adibidez: “Barkamena eskatu beharko diozu Euskal Herriari belauniko”
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa