I Zuri beltz zeluloidea grisa da gure airea ogibidea benetan ote da bizibidea?
Andamioan behargin
arnesik gabeko goming.
Biziak grabitatea
ezin izan du ekidin.
Produkzioko estresa
esperientzia ta presa...
Mandrinadorak bizi bat
zulatu du ez pieza.
Dinamita ta suzia
"sorpresazko" lubizia.
Lurrak irentsi du beste
langile baten bizia.
Motozerren poderio
osteko azken txilio...
Ebaki duen arbolak
bizia ebatsi dio.
Putzu, batxe, kurba, lohia.
Presakako maratoia.
Errekan gelditu dira
bizi bat ta kamioia.
Itsasoan dena gandu
porturatzeko berandu
arrantzalean bizia
olatuak eraman du.
Kablea habeari tenk
energiak joana laket...
Bizia erraustu dio
deskarga elektriko batek.
Patronala, patronala,
jauntxo prestu, kanibala.
Tamalez bizia ere
zera da... ebentuala.
Normatiba, legedia,
nagusi, langileria...
Bizia geure esku dago...
edo ta ez da egia?
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa