2007-05-13 -- 2088.zenb
Autoritatea da Nicolas Sarkozy Frantziako lehendakari berriaren ezaugarri nagusienetakoa. Frantziako sistema presidentzialak horretarako beta berezia ematen dio lehendakariari eta honek baliatu ere ondo baliatzen du. Sarkozyk senatua kontrolatzen du, Kontseilu konstituzionala, Ikus-entzunezkoen Kontseilu Nagusia, Magistraturaren Kontseilu Nagusia eta, besteak beste, Frantziako departamentu aberatsena den Hauts-de-Seine-ko Kontseilu Nagusiko lehendakaritza. Eta horrekin guztiarekin, Frantziako azken 40 urteko historia ezabatu eta frantziar harrotasunaren berpiztea bultzatu nahi du, horretarako nagusiki liberalismo ekonomikoaren arauak are eta gogorrago astinduz.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa