Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Karameluak antsietatearen aurka

Madrilgo Psikoterapia eta Ikerkuntza Psikosomatikorako Institutuaren kaleratu berri duten azterketa baten arabera, karameluak jateak eragin aktibatzailea du antsietate egoeratan errendimendua hobetzeko baliagarria izaki. Baita txiklea mastekatzeak ere.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2088. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Eragin bizkortzaile horri esker arreta arazoak eta eguneroko gatazka txikiak konpontzeko oso lagungarriak izan daitezke txikleak eta goxokiak, “pertsona eguneroko lanerako prestatuz, eta bere eginkizun normaletan errendimendua hobetuz”. Azterketa hori egiteko ideia ustekabean sortu omen zen ia, “pertsona askok urduritasun egoeratan, eta estresari aurre egiteko, goxokiak edo txikleak erabili ohi dituztela ohartuta”, dio Institutu horretako zuzendaria den Rodriguez Abuin psikologoak.

Azterketa osatzeko, bi prozedura egin zituzten. Batetik test moduko galdesorta erabili zuten tratamenduaren aurreko balorazioa egiteko. Eta bestetik, estresarekin eta antsietatearekin zuzenean lotuta dauden bi aldagairen erregistro psikofisiologikoa egin zuten, azaleko konduktantzia elektrikoa eta hatz-mamietako tenperatura periferikoa neurtuz. Horretarako, hainbat neurketa egin zituzten; oinarrizko lerro estandarra finkatzeko aurrena, fase esperimentalean ondoren –karameluak eta txikleak janez eta jan gabe, batez beste zazpi minutuko iraupenarekin–, eta horiek jan ondoren azkenik –3 minutu pasatu ondoren–. Proben ondotik berriro ere galdesortak pasatu zitzaizkien pertsona horiei, une horretako antsietatea eta estresa ebaluatzeko.

Ikerketaren emaitza nagusiak bi dira: batetik karameluek eta txikleek eragin mesedegarria dutela aditasunean. Eta, bestetik, karameluek eragin lasaitzailea dutela, lasaigarri naturalek bezala funtzionatzen dutelako.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia