Astekaria

 Bero-beroan 

Itzultzaile automatikoa abian

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2088. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarri du abian euskarazko itzultzaile automatikoa sortzeko prozesua. Lehiaketa publikora deitu aurretik hizkuntzen prozesamendu automatikoan lan egiten duten bost enpresei (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, EmergiaTech, InterLan System, Automatic Trans eta Translendium) informazioa eskatu eta itzulpen proba bat jarri die. Apirilean egindako aurkezpen eta probak adituek aztertuko dituzte eta ondoren, uda aurretik, lehiaketa publikoa abiatuko dute. Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako aholkulariaren esanetan, gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania itzultzaileak bi urtean egin ditzakete. Itzultzaile berriak Opentrad-ak PPko Donostiako udalerako zerrendaburu Maria Jose Usandizagaren web guneko kontuak baino hobeto itzuliko ote ditu!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia