Astekaria

 Txandan 

Hiria

Igor Estankona

Igor Estankona


2088. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Igor Estankona

Gastatutako hitz hori. Azkena izan naiz hirira iristen, eta oraindik herri txiki batekoa naizela igartzen zait. Autobus hutseko azken eserlekuan etorri nintzen Bilbora. Denborarekin bertakoak bezain ergela bihurtu naiz. Urteek azal sentiberena ere gogortzen dute. Baina, badiotsuet, oraindik herri txiki batekoa naizela igartzen zait.

Momentu honetan hiria eta ni bakarrik gaude goizaldean, leihora gerturatu naiz eta itsasadarretik gora datorren gasa bezala dena bete du berak. Hiri txiki eder bat dirudi baina hiri arrazista ustel bat baino ez da, horixe ikasi dut urte hauetan guztietan. Ez dudala Bilbo ezagutzen, eta ezagutu orduko mudatu duela azala beste behin berritzeko gorputz buruharro itsusi hori. Kea itsasertzetik gertu. Arimak jaten dituen kantu errepikakorra. Izotz epela udako zubien gainera erortzen.

Urte batzuk egin ditut Bilbon honezkero, bai: urte apur batzuk egin ditut Bilbon. Tamaina eskasa daukan leku horretan bizi izan naiz: hilketen berri izateko bezain txikia da, baina handiegia jendeak abizenetik maita zaitzan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia