2007-05-13 -- 2088.zenb
Frantziako presidente berria iragarri bezain laster, errege-erreginen antzeko jarraigoa izan zuen Nicolas Sarkozyk. Boétie kaleko Gaveau antzokira iritsi aitzin, minutuak eta minutuak eman zituen Parisko karriketan barrena, kabalkadan. 20:30etan azaldu zen bere jendearen aurrean. Ordu erdi bat lehenago, bozkatzeko bulegoak itxi bezain laster, Ségoléne Royalek –beste frantziarrek amestutako erregina– Maison de L’Amerique Latine-n mintzatu zen. Txanpon bereko bi aurpegiak: nahigabea eta loria.
Itxurek estaltzen zuten bakoitzaren barne prozesioa.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa