2007-05-13 -- 2088.zenb
EAJren politika eta pentsamendua statu quoarena omen da.
Hori ez da egia, herri honek 30 urtetan zehar eraldaketa izugarria izan duelako bere nortasunean, erakundetze prozesuan, marko juridiko-politikoan, ekonomia nahiz gizarte berrikuntzan. Herri honek ez du deus ikustekorik duela 30 urtekoarekin, zentzurik onenean diot. Eta hau guztion artean egin dugu noski, baina politikoki prozesuaren liderra EAJ izan da. Beraz, Europan ikurra den eraldaketa egin duen alderdia nola izango da statu quoaren isla?
EAJ Estatuak markatzen duen mugan bizitzea, ertzeraino joan eta ahal bada ertz hori harago mugitzen saiatzea da statu quoa.
Hori ez da statu quoarena, hori eraldaketa da.
“EAJ berdin bost puntutan egon eta hirura pasa liteke, Estatuak hori agintzen badu konformatu egingo da”. Jokin Apalategiren hitzak dira.
Guk jasotzen dugun agindu bakarra herriaren agindua da. EAJren lema printzipio politikoekin aurrera egitea da eta aldi berean zuhurtasuna izatea gizartearen gehiengoa bide horretatik joan dadin. Printzipioetan aurrera egiteak eta –zuhurtasunaz eta pragmatismoz– gehiengoa bat etor dadin ausardia politikoa izatea eskatzen du. Idealismoa eta pragmatismoa dira gure zutabeak. Baina pragmatismoa ez zaigu etortzen Estatuaren jarrera dela medio, euskal gizartearen jarreraren eta nahiaren bitartez baizik.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa