2007-05-13 -- 2088.zenb
Luma geldoan eta tinta ilaunarekin kontatzen dira ezinak, orrialde hauskorretan. Ez dakit zein usain zukeen desoseguak, malko-kresalarena ez balu. Erre egiten baitu ezintasunak, begiak idortu eta humoreak lurrundu.
Al Andalus delakotik bueltan, Angelek kontatu digu amonaren nobio bat hil ziotela gerran. Granadan. Mutu geratu ziren pianoak orduan. Ilargia eta eguzkia itsu. Itsasoa, gor.
Hodeiak eta gizonak, lurrak eta emakumeak, basoak eta haurrak inarrosi zituen biboterre ankerrak bere basurde-bideetan. Marruma dantza betean, espainiar guztien bozak hankapean hartu eta berunetan erre zituen Zeus txiki hark, Mikel Zaratek behin deitu zionez Franco malapartatu hari (Bizipenen bultzadaz).
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa