2007-05-13 -- 2088.zenb
Mundua ohartu da musulmanen artean badirela sunitak eta xiitak, Irakeko gerra bi komunitateon arteko borrokaz nahasiagotu denean. Gero, Libanoko labirintoaren osagai nagusietako bat dela ikusi da. Zerk bereizten ditu? Gauza askok: fedeak, jatorri sozialak, geopolitikak...
Musulman sunita eta xiiten arteko berezitasunak ezagutu nahi dituzte Mendebaldeko analistek, ohartu baitira Ekialde Hurbileko geopolitikaren analisirik ezin dela zuzen egin Islamaren barruko bi korronte horiek eta atzetik dituzten herritar eta mugimendu ugariak konprenitu gabe. Open Democracy aldizkari elektronikoak artikulu mordoxka plazaratu du honetaz, hainbat adituk idatzita. Hauetako bakoitzak dauka bere analisia, eta denek dute egiatik zerbait. Bi aukeratzen hasita, Hazem Saghieh kazetariak ezberdintasun erlijiozko eta sozialak azpimarratu ditu, eta Fred Halliday irakasleak berriz, garrantzizkoena xiismoaren erabilera geopolitikoa dela uste du.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa