2007-05-13 -- 2088.zenb
Udazkena eta negua lehorrak izan dira. Euri faltak eta tenperatura beroak alarmak sortzeko bide guztiak zabalik utzi dituzte. Baina orain, maiatzean, ez da horrenbestekoharrabotsik gai horren jiran. Zein da bada egungo egoera?. Horratx datu batzuk:
Hego Euskal Herriko datuak dira hauek eta Ipar Euskal Herrian urtegi erraldoirik ez badago ere, jakin badakigu dauden ur-putzuak bete-beterik daudela.
Madrilgo Psikoterapia eta Ikerkuntza Psikosomatikorako Institutuaren kaleratu berri duten azterketa baten arabera, karameluak jateak eragin aktibatzailea du antsietate egoeratan errendimendua hobetzeko baliagarria izaki. Baita txiklea mastekatzeak ere.
Klonazioaren emaitza, klona, kopia ezin hobea, biribila! Amaieraren abiera den aldakia. Klonazioa animaliotan duela urte batzuk, den mendrena landareenaren garaitik. Nekazaritzaren hasieran bertan sortuko ziren klonak; bale, hazitik sortuko zituzten landareak, jakina, baina aldaxkak, puskak, herrestadarrak… naro aldatuko zituzten natura ihakindatuz. Neolitoa berri zen garaietako teknika, Asia aurreratuan bezalaxe hemen, milaka urte geroago izatea…
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa