Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-13 -- 2088.zenb

36ko Gerra. Maiatzeko kronika

Josu Chueca

Agurra

1936ko gerrak Euskal Herrian inoiz izandako erbestealdi masiboena sortu zuen. Gainera, gizarteko esparru eta adin guztiak harrapatu zituen eta lehen aldiz inolako erantzukizunik ez zutenek ere kanpora egin behar izan zuten. Haurren kasua dugu nabarmenena: Milaka erbesteratu zituzten eta beraientzat espreski atonduriko bidaia izan zen.

Gazte gaztetandikan herritik kanpora...

1937ko martxoa eta urria artean, 25.000 haur inguru Bizkaia, Santander eta Asturiasko portuetatik itsasoratu ziren; beraientzat ezezaguna zen Europa urruna zuten helmuga. Ebakuazio erraldoi hori, bando nazionaleko hegazkinek burututako bonbardaketen ondorio izan zen. Hainbat hirik –bereziki Bilbok– pairaturiko aire eraso odoltsuek oso argi utzi zuten frankistek behin eta berriro egindako mehatxua egia bihur zitekeela. Urtarrilaren 4ko bonbardaketa izan zen akuilua. Egun hartatik aurrera hasi ziren Frantziara bidaliko zituzten umeen zerrendak prestatzen. Hala ere, bi hilabete luze behar izan zuten Olerongo irlara –Maison Heureuse delako kolonien etxera– joanen ziren haurren lehen bidaia antolatzeko.

guztia irakurri

Twitter

Gorka Bereziartua

Pertsona bat ordenagailuarekin

Hartu blog bat, telefono mugikor bat eta bat-bateko mezularitza programa bat (instant messenger delakoa) eta sartu pote batean. Irabiatu ondo eta ea zer zapore duen. Sarean ere errezeta sinpleenek ematen dituzte emaitza onenak. Twitterren (www.twitter.com) sortzaileek argi ikusi zuten hori duela zortzi hilabete eskas. Mikroblog sistema bat sortu zuten eta erabiltzaileei what are you doing? –zertan ari zara?– galderari erantzuteko aukera eman. Asmakizuna denen ahotan dabil orain.

Tamaina izango da arrakastaren gakoa. Gehienez 140 karaktereko mezuak idatzi daitezke Twitterreko mikroblogetan, SMS batean sartzen den testua alegia. Horrek blog bat sortu eta “elikatzea” lan handiegia dela uste dutenei aukera eman die sarean beren txokoa sortzeko. Gainera erabiltzaileek ez dute gai zehatzetan adituak izan beharrik; nahikoa dute momentu bakoitzean zertan ari diren kontatzearekin.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan