Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2007-05-13 -- 2088.zenb

Josu Jon Imaz

Mikel Asurmendi

Josu Jon Imaz

(Zumarraga, 1963).
EAJko EBBren presidentea. Udal eta Foru hauteskundeez,
EAJ alderdiaz nahiz bake eta normalizazio politikoaz mintzatu gara.

Azken gai honi eman diogu leku handiena.

Josu Jon Imazen iritziz “Barajasko atentatuarekin ETAk ez dio jaramonik egin euskal gizarteari, baina datu berria da Batasunari berari ez diola kasurik egin”.

“ETAk ez zituen armak utzi piknik batera joateko” dio Alec Reid apaiz irlandarrak apirileko azken ARGIAko azalean. Josu Jon Imazekin solasaldia hasteko unean zenbaki hori dugu mahai gainean: “Alec Reid 1998an ezagutu nuen. EA, EH eta EAJko ordezkaritza bat Lizarra-Garaziko Akordioa azaltzera joan ginen AEBetara. Elizarekin eta hainbat sektorerekin harremanak bideratzen lagundu zigun Alec Reidek”, diosku EBBko buruak.

kamara
guztia irakurri

Frantziako hauteskunde presidentzialak

Mikel Asurmendi

Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea

Frantziako presidente berria iragarri bezain laster, errege-erreginen antzeko jarraigoa izan zuen Nicolas Sarkozyk. Boétie kaleko Gaveau antzokira iritsi aitzin, minutuak eta minutuak eman zituen Parisko karriketan barrena, kabalkadan. 20:30etan azaldu zen bere jendearen aurrean. Ordu erdi bat lehenago, bozkatzeko bulegoak itxi bezain laster, Ségoléne Royalek –beste frantziarrek amestutako erregina– Maison de L’Amerique Latine-n mintzatu zen. Txanpon bereko bi aurpegiak: nahigabea eta loria.
Itxurek estaltzen zuten bakoitzaren barne prozesioa.

guztia irakurri

Balmaseda - Ibilaldia 2007

Miel Anjel Elustondo

Zubi Zahar ikastolako gazteak

Enkarterrietara begira jarri dira aurten euskaldun eta euskaltzale asko. Bertan hasi zen aurtengo Korrika eta maiatzaren 20an bertan egingo da Bizkaiko ikastolen Ibilaldia, Balmasedako Zubi Zaharra Ikastolak antolatuta. Enkarterrietako euskaratik barrena, Joseba Agirre hartu dugu solaskide, ikastolako lehendakari historikoa.

Enkarterri. Bizkaiko mendebaldeko eskualdea. Jaurerriko industrialdeen eta Kantabriako landa zabalen arteko igarobidea. Hiru haran nagusi (Karrantza, Kadagua eta Meatzaldea) eta hamaika herri ditu (Lanestosa, Karrantza, Turtzioz, Artzentales, Balmaseda, Sopuerta, Zalla, Galdames, Gueñes eta Gordexola). Enkarterri ere erbeste ote den ustea du hainbat euskaldunek. Bide seinaleak euskaraz. “Hau Bizkaia da, gero! Hala ere, Balmasedan jarria du jende askok muga, eta alferrik da. Euskaldunok ez ezik, baita erdaldunek ere. Batean, Balmaseda ikusiko duzu, b-z idatzita. Bestean, aurreko horretatik kilometro batera, Valmaseda, v-z, amorruz. Hori da hemengo giroa”, esan digu Agirrek.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan