2007-05-13 -- 2088.zenb
Hunan, Txina, 2004ko irailaren 23a. Yang Huanyi hil zen 98 urte zituela. Ia hamar urte lehenago, 1995ean, Nazio Batuen Konferentzia Pekinen burutu zen, eta Yang, bertan izan zen. Nola iritsi zen laborari xume baten alarguna Konferentziako txinatar ordezkaririk garrantzitsuenetakoa izatera? Yang Huanyi nushu hizkuntzaren azken hiztuna zen.
Cristobal Colon al da alboko irudian ageri den gizona? Manuel L. eta Silvia J. da Silva idazle portugaldarren esanetan irudiko gizon ezagunaren benetako izena Salvador Fernandes Zarco da. Eta azken urtean Portugaleko heroi bihurtu da, 1492an Amerika “deskubritu” omen zuelako. Gerora Cristobal Colon izenez ezaguna egin zena, Alentejon jaio zen teoria honen arabera. Ez da hau Coloni ikertu dioten jatorri bakarra. Esaterako, Jordi Bilbeny historialariak urteak daramatza bere tesia lantzen: Cristòfor Colom Kataluniako printzea zela frogatu nahi du kataluniarrak.
Oraingoz, portugaldarren tesiak arrakasta handia izan du Colonen aberri berrian. Manuel L. eta Silvia J. Dasilvak idatzitako liburuaren 100.000 ale saldu dira joan den urteko maiatzetik, eta orain, hil honetan bertan, Manoel de Oliveira zinegileak tesiaren inguruan egindako filma estreinatuko da.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa