2007-05-06 -- 2087.zenb
Ur eskasia herrialde txiroen arazoa bakarrik ez da. Europako bazter askotan oso larria da jadanik. Ipar Amerikan, Nazio Batuen Erakundeak berak, AEBen eta Kanadaren arteko krisia aurreikusi du, lehenaren ur beharra dela eta. Klimaren aldaketa eta uraren kudeaketa txarra direla medio.
Marc Laimé kazetaria da, eta Le Monde Diplomatique aldizkariak bere webgunean erredaktore eta kolaboratzaileekin ipini dituen bloketako bat egiten du: Carnets d’eau, euskaraz “Uraren koadernoak” edo “Urezko kaierak” esan genezakeena. Laimé jakintsua da ur kontuetan. Le Dossier de l’eau: pénurie, pollution, corruption plazaratu zuen 2003an eta Eaux glacées (“Ur izoztuak”) izeneko bloka dauka martxan.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa