2007-05-06 -- 2087.zenb
Azaroaren 26a. Place Painlevé bere baratze ttipiarekin. Negua, 13:45. Usoak. Ene ezkerretik den zuhaitzean, lerro-lerro kokatuak, ttuttul, lumak harrotuak, buruak lepoan sartuak. Aulki batean jarria nago bi yoghourt eta laranja baten jaten. Parean, Octave Greard-en (?) brontzezko begiek begiratzen naute. Eskuinetik, Sorbona, Parisko unibertsitatea. Ezkerretik, Cluny. Ene saihetsean, jartzen da orain, aulkiaren bertze puntan, gizon adineko bat. Ondokoan, arropak pinturaz enbokatuak dituen pintore langile bat, pausatzen da minutu batzuk. Leher egina dirudi. Bi amoros gaztek eskuz-esku kurutzatzen dute baratze ttipi erronda. Urrunago, gizon bibotedun bat kazetaren leitzen. Eskuinetik den teilaturik gabeko eskelari kakiz beztituak, zigarreta behatzen artean harturik, berekin darabilen irratia pizten du. Arbolen hostoak hori, gaztaina eta karamel kolore.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa