2007-05-06 -- 2087.zenb
Iker Barandiaran
Fly Shit ::Bizitza... baina nola bizi?
Isiltasuna apurtzen / Gratacel Records
iraupena ::30´05´´
prezioa ::6€
Bergarako hardcore talde honek bigarren diskoan gogora ekarri du aspaldiko talde norvegiar baten izena (Life… but how to live it?). Horrez gain, hitz joko existentzialista hori baliatu du hardcorearen esentzian dagoena, hau da, norbanakoaren eta ingurukoaren askatasuna eta hobekuntza borrokatzeko. Aukeratzearen alde egiten dute, gizakia aktibo izatea aldarrikatzen dute. Bestalde, RKL eta hardcorearen beste klasikoetatik urrunago jo, eta hardcore kontzeptuaren zabaltasunean barreiatu dira, melodia, erritmo eta bestelako doinu bereizgarriekin emaitza asko aberastuz. Kaleak berreskuratzeari, zu zeu izateari, emakumeen askatasunari, etorkinei ateak zabaltzeari… abesten diote. Emaitza bikaina da, eta diseinua oso txukuna. Diskoa taldearen eta Isiltasuna Apurtzen eta Gratacel Records ekimenen elkarlanetik sortu da.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa