2007-05-06 -- 2087.zenb
Batzuen artean ::Euskal Herria
Sua
orrialdeak ::130
prezioa ::5.30€
Sua argitaletxeak plazaratu ohi duen Euskal Herria aldizkariaren azken zenbakian, Euskal Herrian bertan dauzkagun ur-jauziak bisitatzeko egin ditzakegun zenbait ibilbide eta paseo iradokitzen zaizkigu, beti ere argazki liluragarrien laguntzaz. Belabarze, Arrako, Kakueta, Xorroxin, Urederra, Erroiarri, Aldabide, Goiuri edo Nerbioi bezalakoak, Sintxita, Uguna, Irusta, Belako Harkaitzetan dagoena edo Osinberekoa proposatzen dituzte aldizkarian. Bestalde, Mundumira izeneko hitzordurako gutxi falta dela-eta, ekainaren aurreneko asteburuan Aretxabaleta eta Debagoiena abiapuntu izango dituzten mendi eta kale ekitaldietarako deia ere luzatzen dute.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa