Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-06 -- 2087.zenb

Egungo “Chicagoak”

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi

Aste honetan mundu osoan ospatu da maiatzaren bateko egun historikoa, Langilearen eguna, Chicagoko 1876ko maiatzaren 1eko egun hura gogoraraziz. Ipar Amerikako hiria garai hartan AEBetan abian jarritako iraultzaren sorburua izan zen: zortzi orduko lanaldiaren aldeko iraultza izan zen, langileek –gehienak etorkinak– sasoi hartan hamazortzi orduko lanaldia baitzeukaten. 1886 urtea zen eta AEBetako lan-egoera kasik esklabutzan oinarritzen zen. Mundu osoko etorkinak heltzen ziren orduan Amerikara. Lan-baldintzak oso txarrak ziren, soldata eskas eta hamazortzi ordu baino gehiagoko lanaldiekin. Gauzak horrela, langile-elkarte batzuek greba orokorrerako deia egin zuten AEBetan 1886ko maiatzaren 1erako, zortzi orduko lanaldiaren alde. Grebaren epizentroa Chicago izan zen, etorkin-saldo errusiar, poloniar, irlandar, aleman eta frantses ugariko hiria. Poliziak indarkeriaz erantzun zuen; balaz uxatu zituen grebalariak. Hildakoak ez ziren gutxi izan. Kaosaren erdian, polizia zapaltzailearen aurka jaurtikitako bonba batek eztanda egin zuen. Polizia batek bizitza galdu zuen.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan