Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-06 -- 2087.zenb

Angel Erro

Angel Erro

Asteburua Kordoban eman dut. Ene ttakun hau horko bizipenez jostekoa nintzen. Meskitan Adam Zagajewski zegoen, Harkaitz Canoren estiloko topaketa harilkatuko nuke. Atxagaren Markak ere eraman dut, Jose Inazioren testuarekin nolabait josteko. Baina Kordoban ez dut deus idatzi, bueltako bidean ere ez dut deus idatzi. Gaur ezin dut deus idatzi.

“Geratu ditzatela erlojuak. Deskonekta ezazue telefonoa. Eman egiozue hezur mamitsu bat txakurrari zaunka egin ez dezan. Pianoak isilarazi, eta atera ezazue hilkutxa danbolin hots isil horrekin. Hurbil daitezen dolu-dunak. Hegazkinek kexuz idatz dezatela honako mezu hau zeruan: hil egin da. Usoen lepo zurietan motots beltzak jar ditzatela. Poliziek eskularru beltzak erabil ditzatela. Bera zen nire iparra eta nire hegoa, nire ekialdea eta mendebala; nire lan astea eta jai eguna; nire eguerdia, nire gauerdia; nire elkarrizketa, nire abestia. Uste nuen maitasunak betiko iraungo zuela. Oker nenbilen. Ez dugu izarrik behar orain… itzal itzazue denak; ilargia estali; eguzkia desarmatu. Ozeanoa urez hustu eta basoa bota. Izan ere, hemendik aurrera ezerk ez du balio izanen.

guztia irakurri

hemeroteka

2086. zenbakia | 2007-04-29
2085. zenbakia | 2007-04-22
2083. zenbakia | 2007-04-08
2082. zenbakia | 2007-03-01
2081. zenbakia | 2007-03-25
2080. zenbakia | 2007-03-18
2079. zenbakia | 2007-03-11
2078. zenbakia | 2007-03-04
2077. zenbakia | 2007-02-25
2076. zenbakia | 2007-02-18

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan