2007-05-06 -- 2087.zenb
Hilaren 13an Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia ospatzen dela-eta, Iparraldeko hiru hezkuntza sareen lanari erreparatu nahi izan diogu. Izan ere, Seaskak, Frantziako ikastetxe publiko nazionalek eta ikastetxe pribatu kristauek euskararen inguruko lehen ekimen bateratua aurkeztu zuten martxoaren amaieran. Euskararen Erakunde Publikoarekin batera, hitzaldia antolatu zuten hezkuntza elebidunaren ekarpenei buruz. Elkarlan honen berri jasotzeko hiru hezkuntza sareetako ordezkariekin hitz egin dugu.
Ipar Euskal Herrian Seaskako ikastolek bermatzen dute euskarazko hezkuntza, baina ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu kristauetan ere ele bitan (euskaraz eta frantsesez) ikas daiteke. Eredu elebidunetan izena ematen duen ikasleen kopuruak gora egin du azken urteotan (%29 dira). Gorakada hori, ordea, ez da euskararen etorkizuna bermatzeko nahikoa. Bestelako ekimenak behar dira eta euskararen alorrean, orain dela lauzpabost urte hasi ziren elkarlanean Ipar Euskal Herriko hiru hezkuntza sareak. Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko eskoletan euskaraz idazteko ohitura bultzatzeko ekimena jarri zuen abian, eta hiru sareetako ikasleek hartu zuten parte.
Alvaro Hilario Pérez De San Román
Hernán López Echagüe idazle eta kazetari argentinarrak Uruguai ibai ertzean eraiki nahi dituzten bi paper-fabrika erraldoien aurkako liburua idatzi du. Mugimendu herritarrei jaramonik egin gabe naturan eta gizakiengan ondorio kaltegarriak izango dituen –eta hemen erraustegiarekin dugun eztabaida gogoratzen duen– erabakiaz hitz egin du gurekin. Duela bi aste, Argentina eta Uruguaiko gobernuetako ordezkariak Juan Carlos I.a Espainiako Estatuko erregearen gidaritzapean bildu ziren Madrilen; ez zuten akordiorik lortu, baina hurrengo hilean berriz biltzekoak dira, gaia aztertzeko.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa