2007-05-06 -- 2087.zenb
Londres, 1851. Ingalaterrako hiriburuak guztiak aho zabalik utzi nahi izan zituen historiako lehen munduko erakusketa antolatuta. Gobernu britainiarrak nagusitasun ekonomiko eta industriala erakutsi nahi zuen; munduko herrialderik boteretsuena izaten jarraitzen zuela. Eta ez soilik lehorrean; oraindik ozeanoen jabe zirela jakinarazi nahi zioten munduari. Britainiarrek itsasontziak egiten onenak zirela sinesten zuten, eta horregatik America goleta erakusketan ikustea sekulako probokazioa izan zen eurentzat; goletaren diseinugile George Steers-ek munduko azkarrena zela esan zuen. John C. Stevens zen belaontziaren jabea eta New York Yatch Club-a (NYYC) sortu berri zuen. Great Exhibition-eko (Erakusketa Itzela) egitarauaren barruan ekitaldi berri bat sartzea erabaki zuten ingelesek: Wight uhartearen inguruan estropada egingo zuten Stevensen ontziaren aurka. Irabazleak urrezko ehun ginea balio zuen zilarrezko pitxarra jasoko zuen. Baina askoz gehiago zegoen jokoan. Kirol norgehiagoka baino, herrialdeen arteko borroka zen, garaileak itsasontzien diseinuan nagusitasuna frogatuko baitzuen.
Europa Universalis bideojoko sagaren hirugarren bertsioa salgai ipini dute dagoeneko. Ale berriak, bereziki, irudien aldetik egin du hobera –3D grafikoak erabiltzen dituen sortako lehen jokoa da–.
Berpizkundean eta erreforma protestantearen garaian dago kokatua jokoa, XV, XVI eta XVII. mendeetan, beraz. Mende horietan, kontinente zaharreko mugak etengabe mugitzen ziren, eta orain jokoak aldaketa horiek beste modu batera bideratzeko aukera ematen du.
Partida hasteko, jokalariak herrialdea eta data aukeratu behar ditu (30 Urteko Gerra, esaterako). Orduan, mapa batek zehaztasun historiko handiz irudikatuko du aukeratutako garaiko egoera geopolitikoa. Aginte moduak, hitzarmen diplomatikoak, akordio komertzialak, Vaticanoarekiko harremanak... kontrola daitezke, baita, noski, horrelako jokoetan hain ohikoak diren kanpaina militarrak ere. Erabakiak hartzeko orduan, xehetasun txikienak ere ez dira ahaztu behar: Lotura diplomatikoak sendotuko dituzten ezkontzak hitzartzen edo inflazioa kontrolatzen ahalegindu beharko du jokalariak.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa