Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-06 -- 2087.zenb

Ixabel Etxeberria

Ixabel Etxebrria

Boz emaileen %80 baino gehiago joan da bozkatzera. Dudarik gabe antzinako presidentzialetan gertatutako inarrosaldiak ondorioa izan du eta hautesleria ohartu da benetako erantzukizuna zuela oraingoan. Eta bat-batean, bozkatuz gero aldaketa nagusi batzuk gertatuko direla sinetsi behar dute. Inondik ere, aldi honetan Royalek lortzen badu ezkerreko boz emaileen sostengua, nahiko lan izango du Bayrouren boz emaileengana iristeko. Ez da baitezpada boz emaile mota bera, ez dituzte helburu ez interes berak. Hain zabala den esparruaren lotzeko, hurbiltzeko ariketa dialektiko oso fina eta, dudarik gabe, azalekoa erabili beharko du Royalek.

Ezkerraren oinarrizko etikaren urtzen ikustearen beldurrez, dagoeneko komunistek ezkerreko hizkuntza garbia eskatu diote. Ez du Royalek lehen urratsean horrelakorik erakutsi, lehen lehenik Bayrouren azalpen batzuk hartu baititu kontuan, eta horrek adierazten digu ez duela ezkerreko politika era trinkoan garatzeko asmorik.

guztia irakurri

Aurelia Arkotxa

Aurelia Arkotxa

Azaroaren 26a. Place Painlevé bere baratze ttipiarekin. Negua, 13:45. Usoak. Ene ezkerretik den zuhaitzean, lerro-lerro kokatuak, ttuttul, lumak harrotuak, buruak lepoan sartuak. Aulki batean jarria nago bi yoghourt eta laranja baten jaten. Parean, Octave Greard-en (?) brontzezko begiek begiratzen naute. Eskuinetik, Sorbona, Parisko unibertsitatea. Ezkerretik, Cluny. Ene saihetsean, jartzen da orain, aulkiaren bertze puntan, gizon adineko bat. Ondokoan, arropak pinturaz enbokatuak dituen pintore langile bat, pausatzen da minutu batzuk. Leher egina dirudi. Bi amoros gaztek eskuz-esku kurutzatzen dute baratze ttipi erronda. Urrunago, gizon bibotedun bat kazetaren leitzen. Eskuinetik den teilaturik gabeko eskelari kakiz beztituak, zigarreta behatzen artean harturik, berekin darabilen irratia pizten du. Arbolen hostoak hori, gaztaina eta karamel kolore.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan