2007-05-06 -- 2087.zenb
Hauxe da azken garaiotan dudan sentsazioa etxeko politikaren inguruan: noria berriro bueltaka. Aurreratzen ez duen gurpila. Ez dakite eta ez dute nahi –jakin eta nahi behar duten horietxek– inertzia absurdu eta itxi hori apurtzen. Bitartean, hainbeste buelta emanda, gehienok zorabiatuta eta nazkatuta gaude. Gonbitoka hasteko puntuan. Batzuen gainean egiteko aukera balego sikiera.
Aste honetan ere batzuk sinatzera joan gara herri plastaformen (ez da akatsa) aurkezteko eskubidearen alde. Nahiz eta erabakita dugun beraiei botorik ez ematea. Beste asko sinatzera joango dira, joateko gogo handirik ez duten arren. Ulertuko al dute entenitu behar dutenek –bi aldetakoek noski– gure ekimenaren mezua? Ezetz egingo nuke.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa