Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:28:34
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-06 -- 2087.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


'Oker ttiki garrantzigabeak'

Antonio Tabucchi ::Oker ttiki garrantzigabeak

Alberdania, Elkar

orrialdeak ::192

prezioa ::11.30€

Antonio Tabucchiren hamaika istorio bitxi

Fernando Reyk euskaratu du Antonio Tabucchiren Oker ttiki garrantzigabeak. Ez da hau itzultzaile iruñarrak idazle italo-portugaldarraren lanen bat euskarara bihurtu duen lehen aldia. Aurretik Pereirak dioenez (Igela, 2006) itzulia zuen. Oker ttiki garrantzigabeak izenburuko liburuan hamaika kontakizun bitxi daude bilduak. Gaizki-ulertuak, zalantzak, berandu-ulertuak, alferreko intziriak, oroitzapen apika engainagarriak... konponbiderik gabeko hutsegiteak islatzen dituzten narrazioak dira. Bukaera, berriz, iradokizunez betea izan arren, irekia daukate beti, iradokizun horietatik irakurle bakoitzak atera dezakeen ondorioa esperoko balute bezala. Toskana sekretu eta sorgindua, Miarritzetik Donostiara bitartean igaroko den garai bateko auto klasikoen rallya, Mumbaitik Madrasera doan tren batean egin daitezkeen ezagutzak, haur baten barnean gorde daitekeen maltzurra beste haur baten begietatik ikusia... gaiak eta gertakizunetarako hautatutako paisaiak oso ezberdinak dira Baina denek kutsatzen dute ezinegon kezkati moduko bat. Laburbilduz: umorerik falta ez duten istorio hunkigarriak dira, bihotzean iltzatzen zaizkizun horietakoak.

Fernando Rey

Fernando Rey
«Halabeharraren eta hautuen gaineko gogoeta dago narraziotan»

Aurkez dezakezu Antonio Tabucchi?

Gaur egungo idazle italiar ezagunena da, segur aski. Dudarik gabe Europako literaturaren ahots adierazgarrienetako bat. Oso ezaguna bere obragatik –sari asko irabazia da–, eta baita demokraziaren eta askatasunen defentsan hartutako jarreragatik ere. Tabucchiren ustez, zenbait momentutan ahotsik gabekoen ahotsa izan behar du intelektualak, politikarien eta egia osoa balute bezala hitz egiten dutenen aldean, iritzi publikoan zalantzak sortu. Gure gizartearen auzi kezkagarriei dagokienez, intelektualaren zereginean eskubide bat aldarrikatzen du: jarrera bat hartzekoa eta, beharrezkoa denean, alarma-deia egitekoa.

Asko nabarmendu al da maila horretan?

Bai. Hamaika aldiz, hitzarengatik jazarpena jasaten duten idazleen defentsan. Totalitarismoaren eta torturaren kontra ere goratu du maiz ahotsa. Pereirak dioenez borroka horien ikur bihurtu da, noski.

Zer esan diezaigukezu Oker ttiki garrantzigabeak-ez?

Ez da Tabucchiren liburu ospetsuenetakoa, baina kontakizun sail ederra da. Lehenbiziko irakurrian, bidaiari etsituen abentura existentzialak ematen dute, baina narrazioaren eta bizitza egiazkoaren arteko antzekotasuna dela-eta, ezinegona eragiten digute. Istorio hauetako bidaiariek, erabakiek eta kasualitateek baldintzaturik, arranguraz egiten dute aurrera, bizitzaren tolesetan zer gordetzen den jakiteko ahaleginetan. Funtsean, halabeharraren eta hautuen gaineko gogoeta dago narrazioetan, existentziaren zirrikituetan barneratzeko saioa. Sentsazio eta iradokizun irekiak uzten dizkiote irakurleari.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan