2007-04-29 -- 2086.zenb
Txikitan, Aritz Aranburuk Zarautzen jokatzen den Munduko Surf Txapelketan parte hartzen zuten surflariei inbidia apur batekin begiratzen zien. Aurten ere egingo da txapelketa bere jaioterrian eta oraingoan bera jardungo da surf egiten. Berari begiratuko diote. Lasaitasuna eta umiltasuna nabari zaizkio, eta badirudi dena kontrolpean duela, elkarrizketak egitea bere lanaren parte izango balitz bezala. Baina, bere txikitako ametsik politenean ere ez zen azaltzen surfa egitetik bizi ahal izatea, eta zorteduna dela sarri errepikatzen du.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa