2007-04-29 -- 2086.zenb
Mexikotik itzuli naiz eta ez nago segur oinak arras lurrean dauzkadan oraindik. Josiren [Jose Inazio Basterretxea] zutabea irakurtzean, iruditu zait aipatzen duen martiztarra naizela Euskal Munduari berriz hurbiltzen saiatzean: arrotzago sentitzen naiz hemen ezen Reforma paseoan. Eman dut astea ordu aldaketarik iratzartzen eta lekuan lekuko notiziak onartzen. Egunkaririk ez dut ireki. Doi-doia ikusi dut Arturo Ripsteinen Un Lugar Sin Limites, David Lynchen Mulholland Drive izugarriaren ondotik. Biek amerikar (in)kontinentean mentalki geratzen lagundu naute.
Ordea, harriturik, jakin dut Iparraldean alderdi politiko berri bat sortu zela eta prentsaurrekoan agertzen ziren Iparretarrak talde ohiko buruzagi jubilatuak: hiru zartagailuk agurtu dute bazko gauerdi ondoa. Gehienetan desira izpirik pizten ere ez duen gure The E World zurrunbilotsuan, borroka armatuaren folklorea indarrean dabilela jagoitik argi dago. Jendeak erakartzen ditu eta sinestera uzten, ongi ziblaturiko bortizkeriaz dela euskal gauza aitzinatzen zein euskal arazoari aterabideak aurkitzen. Zergatik hain urrun gaude Nezahualcoyotl eta Chalcotik?
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1