2007-04-29 -- 2086.zenb
Joxe Iriarte Bikila ::Riag entinak (Elkartasuna basamortuan)
El Watan
orrialdeak ::108
prezioa ::8€
Sahararen aldeko Oiartzungo El Watan Elkarteak plazaratu du Joxe Iriarte Bikilaren Riag entinak (Elkartasuna basamortuan) liburua, Gakoa liburuak, Mikelazulo Kultur Elkartea eta Oiartzungo Udalaren laguntzaz. Elkartasunaren aldarria da liburua, eta haren salmentatik jasotako dirua elkartasun hori gauzatzera zuzenduko dute. Basamortuko harearekin pazientziaren hareazko erlojua betetzen jakin duen saharar herriari elkartasuna adierazi nahi dio lan honek. Ia mende oso batean Espainiaren zapalkuntza koloniala jasan ondoren, Nazio Batuek 1961ean kolonia guztiei onartutako autodeterminazio eskubidea ukatu eta Maroko eta Mauritaniaren mende nola uzten zuten ikusirik, borroka armatuari ekin behar izan zioten sahararrek. Eta oraindik Marokoren hatzaparretatik at dirautenak, Tindufeko kanpamenduetan daude, aberrira noiz itzuliko zain. Helburuaren atzetik egindako ahalegin andanaren artean, AEBko Western Sahara Foundationek eta Saharako Emakumeen Batasun Nazionalak antolatutako maratoiak daude. Haietan parte hartu zuen Bikilak, eta esperientzia horietan bizi izandako eta egindako ezagutzak kontatzen ditu liburuan.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa