Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-04-29 -- 2086.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


'Riag entinak (Elkartasuna basamortuan)' liburua

Joxe Iriarte Bikila ::Riag entinak (Elkartasuna basamortuan)

El Watan

orrialdeak ::108

prezioa ::8€

Saharar herriaren burujabetzaren aldeko maratoiak

Sahararen aldeko Oiartzungo El Watan Elkarteak plazaratu du Joxe Iriarte Bikilaren Riag entinak (Elkartasuna basamortuan) liburua, Gakoa liburuak, Mikelazulo Kultur Elkartea eta Oiartzungo Udalaren laguntzaz. Elkartasunaren aldarria da liburua, eta haren salmentatik jasotako dirua elkartasun hori gauzatzera zuzenduko dute. Basamortuko harearekin pazientziaren hareazko erlojua betetzen jakin duen saharar herriari elkartasuna adierazi nahi dio lan honek. Ia mende oso batean Espainiaren zapalkuntza koloniala jasan ondoren, Nazio Batuek 1961ean kolonia guztiei onartutako autodeterminazio eskubidea ukatu eta Maroko eta Mauritaniaren mende nola uzten zuten ikusirik, borroka armatuari ekin behar izan zioten sahararrek. Eta oraindik Marokoren hatzaparretatik at dirautenak, Tindufeko kanpamenduetan daude, aberrira noiz itzuliko zain. Helburuaren atzetik egindako ahalegin andanaren artean, AEBko Western Sahara Foundationek eta Saharako Emakumeen Batasun Nazionalak antolatutako maratoiak daude. Haietan parte hartu zuen Bikilak, eta esperientzia horietan bizi izandako eta egindako ezagutzak kontatzen ditu liburuan.

Joxe Iriarte bikila

Joxe Iriarte <em>Bikila/em>
«Mohamedek esan zidan sirokoa hassanieraz riag entinak dela»

Liburuaren izenburua metafora bat al da?

Bai. Saharar herria era askotako sirokoen mende bizi dela salatu nahi nuen: Marokoaren aldetik, errepresioa eta ukazioa du; NBEren aldetik, zurikeria eta utzikeria, eta Europaren aldetik joko bikoitza, espainiarrena barne. Baina basamortuaren basamortua den hamadaren gogortasuna ere adierazi nahi nuen. Eta gure elkartasunaren aldarria egin.

Azaleko zuhaixkak zer esan nahi du?

Basamortuko akazia da. Enborra bihurria eta azala lakarra ditu, bost adar oker zabalerantz eta gora egiten. Puntetan adaska sorta, non hosto iharrak zirtzilka. Nola iraun lezake bizirik? Harrigarria da natura. Guretzat guztiz antzua den basamortuan, horrelakoek adierazten dute bizitzak mila aurpegi dituela, denak desberdinak. Miraria dela saharar herriarena, bertan bizi ahal izatea, alegia.

Sirokoak maratoia gogorrago bihurtuko zuen?

Jakina! Hondar-jasak kolpatzen zidan aurpegian, besoetan, izterretan, gorputz osoan. Nekatua, mindua eta erdi itsutua nengoen. Egoera horretan, betizuarena egin behar: burua makurtu, eta kosta ahala kosta, aurrera egin. Helmuga zeharkatuta, berriz, euforiak bizi ninduen. Atzean geratu ziren duda-mudak, nekeak eta ixuritako izerdi guztia.

Saharak harrapatzen al zaitu?

Dudarik ez. Etxera itzuli eta egun batzuen bueltan, ikusitakoarekin eta bizi izandakoaz hausnarrean hasitakoan, jakiten da jadanik ez zarela lehengo bera. Hangoak hemengo direla, eta hangoa ere badela norbera. Sahara bizi dela. Harrapatuta dagoela. Eta ez edonola, gainera.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan