2007-04-29 -- 2086.zenb
Aspalditik ari ziren ikerlariak espazioan dagoen oxigenoa ikertzen eta jakin bazekiten hidrogeno eta helioaren atzetik hirugarren materia ugariena dela espazioan. O (oxigeno monoatomikoa), OH (hidroxilo taldea), H2O (ura) eta O2 (oxigeno molekularra) dira espazioan topatzea espero zuten oxigenoaren erak.
Lehenengo hiru erak detektatu dituzte aurreko urteetan eta oxigeno molekularra baino ez zen geratzen atzemateko. Berriki Suediak, Finlandiak, Frantziak eta Kanadak eraikitako ODIN satelitearen bidez Sugearen konstelazioan dagoen Rho Oph A deitu molekula-lainoan oxigeno molekularra topatu dute.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1