2007-04-29 -- 2086.zenb
Energi enpresak urritu eta kontzentratzea da moda munduan, baina alderantzizkoa ere suertatzen da tarteka: eraginkortasun bila, deszentralizatzeko mugimenduak ugaldu dira. Adibidez, udal eta herri partzuergoak energia kudeatzen ari dira berriro. Energi krisiari aurre egiteko bestelako tresna.
Lekuko Energia edo deszentralizatutako energia munduan gero eta gehiago erabiltzen den kontzeptua da. Interneten bilatuz gero, ideia horretan oinarriturik ari diren proiektu eta jarduera asko aurki daitezke. Batzuetan udalak eta herri partzuergoak dira herritarren energi beharrak asetzeko egitura lokalak antolatu dituztenak, azken bi hamarkadetan mundu osoko udal enpresak suntsitu dituen pribatizazio uholdeari gaina hartuz. Beste batzuetan enpresak dira herritarrei energi antolakuntza deszentralizatuaren abantailak saltzen dizkietenak. Jasangarritasunaz eta ekologiaz okupatzen diren erakundeetan ere gero eta gehiagotan aipatzen da lekuko energia.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1