2007-04-29 -- 2086.zenb
Oraindik ez da heldu Euskal Herrian azken 40 urteetan bizi izan den indarkeriaren biktimekin ekitaldi bateraturik egiteko unea. Eta gainera ez gaude egoera horretatik gertu. Eusko Jaurlaritzak Euskalduna Jauregian antolatutako ekitaldiak mugarri bat jarri du biktimen inguruan herri honetan dauden eztabaida eta ikusmolde desberdinetan, baina oraindik ere urruti dago biktima guztiak asetzeko posiziotik.
ETAk eragindako biktimetan jarri da indarra eta, sakonean, hala izatea nahi zen, nahiz eta bestelako biktima zenbaitzuri ere egin zaien leku, teorian bederen. Azken finean, batez ere Berunezko urteak deitu izan diren urte luzeetan nagusiki, euskal gizartearen aldetik ETArekiko biktimekiko egon izan den isiltasuna eta ageriko elkartasun eza orekatzen hasi nahi izan da.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa