Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-04-29 -- 2086.zenb

Izenak


Maite Agirrek jaso zuen Euskarazko Egile Onenaren Max saria, hilaren 16an Bilbon egindako ekitaldian, Neska politak artasoro alaiak antzezlanagatik. Josep Maria Pou zuzendariaren La cabra o qui es Sylvia antzezlana izan zen garaile nagusia, lau sari eskuratu baitzituen. Bestalde, Ohorezko Maximinoak ere banatu zituzten. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak, Gabriel Aresti zena, Marivi Bilbao, Saturnino Garcia eta David Barbero saritu zituzten.

 

Bernardo Atxagak Markak. Gernika 1937 saiakera idatzi du. Gernikako bonbardaketa nazioartean salatzeko garai hartako Euzko Jaurlaritzak kaleratu zuen liburuxkatik abiatuta idatzi du Atxagak Pamielak argitaratu duen saiakera. Pamielak Euzko Jaurlaritzaren 1937ko agiriaren faksimilea ere kaleratu du.

 

 

Joxe Migel Barandiaranek 1921 eta 1975 urteen artean idatziko Eusko-Folklore, Materiales y Custionarios aldizkariaren 118 zenbakien faksimileen bilduma argitaratu du Joxe Migel Barandiaran Fundazioak. Euskal etnografoak ehunka pertsonaren lekukotzak bildu zituen lau orriko hilabetekari hartan. 118 zenbaki horien faksimileak bi liburukitan bildu dituzte, aldizkariaren izen berberarekin. Bestalde, Santiago Onaindia idazle karmeldarraren idazlan guztiak bildu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak, DVD batean.

 

Lucia Lacarra Lazkaoko beneditarren liburutegiko arduradunak jasoko du Euskal PEN Klubaren 2007ko Idazluma. Agirrek sortu zuen beneditarrek Lazkaon duten artxibategia, eta berak kudeatzen du euskal kulturaren eta politikaren gordailu zabala den artxiboa. Ekitaldia Lazkaoko Udaletxean egingo da apirilaren 19an.

 

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan