2007-04-29 -- 2086.zenb
Genozidioak herri oso baten desagerpena du helburu. Oro har, estatua izaten da erasotzailea, eta biktima berriz, bere menpeko gutxiengoa. Armeniar genozidioa ere hala izan zen. Apirilaren 24an, armeniarrek beren historiaren egunik tragikoena gogoratzen dute, baina nazioartean hedabideek apenas erreparatuko dioten herri honen doluari aste honetako albisteetan. Kronika hau armeniarren bihotzetik idatzitakoa duzue.
“Nire ama Erzincan-en jaio zen. Herrian bertan ez, baina gertuko errepide batean. Aiton-amonak turkiarrengandik ihesean zebiltzan; herri osoa, Erzincan osoa zebilen ihesean”, hasi da kontatzen Anahit Stepanian, bere amaren argazki horixka bat eskuan duela. Egun, Erzincan Turkia ekialdeko herri txiroetako bat da eta Wikipedia munduko entziklopedia birtual handienaren arabera, “lurrikara batek suntsitu zuen XX. mendeko 30eko hamarkadan”. Horixe, beraz, interneteko datu-base erraldoiak milioika bisitariei aipatzen dien tragedia bakarra. Tamalez, gutxiegi dira oraindik Anahit Stepanianen argazki zaharra ikusi dutenak.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa