2007-04-29 -- 2086.zenb
Izerdirik atera gabe eta galtza bakeroekin naturaz gozatzea posible al da? Bai. Ez daukagu urrutiko mendi tontorretara, itsaso galduetara, edo baso ezezagunetara joan beharrik. Horiek guztiak ere oso interesgarriak, politak eta gozatzeko modukoak izango dira, zalantzarik gabe. Baina, izan gaitezen errealistak, daramagun bizimodu honekin ez daukagu asti askorik mapetan uxarka aritzeko, turismo gidetan aztarrean ibiltzeko, GR eta PR ibilbideen zailtasun mailak neurtzeko. Askotan, gauden zurrunbilotik irten, off botoiari sakatu eta memento batez agur esateko gogoa etortzen zaigu. Banoa.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa