Astekaria

 Hiruko Txikian 

EH Bai

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2086. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Zuten helburutzat. Hondar zortzi hilabetetan aritu izan dira guztiak elkarrekin. Barajasek hautsi zuen akordioa, publiko egin behar zuten adostasuna. Hori, PNBk aldez aurretik ezarritako baldintza zuen. Inor ez zen harritu, inor ez zuen tronparazi. Esandakoa bete egin zuen. ABk, ohi bezala batzarrean erabaki zuen Batasuna eta EArekin jarraitzea, PNBk proposatutako AB-EA-PNB balizkoak boz bakar bat ere izan ez zuelarik. PNBko Aitor Arandiak ez zuen onartu, ABren erabakia ez zuela ulertzen publikoki adieraziz. Eta pertsonalki ezagutzen ez dudan gizonaren erreakzioak harritu egin ninduen. Izan ere, bere adierazpenak ABren militantziaren berri ez duela erakusten digu, Iparraldeko politiko baten kasuan biziki larria dena bestalde. Zeren nik dakidanez, PNBk EH Bai abandonatzeko erabakia ez du Iparraldeko militantziaren batzarrak hartu, EBBk Sabin Etxean bilduta baizik. Eta nik dakidanez Iparraldeko PNBko zenbait ez dago oso pozik EBBren esku-hartzeaz, nahiz eta mutu bailiran geratu. Eta ni honek ez nau harritu, Aitor jaunak ABren kasuan ez bezala nik bai baitut EBBrekiko beren menpekotasunaren berri, inoiz publikoa egiten ez duten beren morrontzaren berri. Libre izatea ez da merke.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia