2007-04-29 -- 2086.zenb
“Euskararen alde zer egin behar da Joxemiel?”, Lazkao Txikik azkar erantzun zion hitzezko puntuari, “euskararen alde zer egingo diagu ba? Hitz egin moteil, hitz egin!” Politikarien artean ere ez da besterik entzuten, “hitz egin behar da, hitz egin”. Eta ez naiz harritzen Alec Reid bakegilerik onenetakoa izateaz, hizketan badaki; lehenengo galdera egin nion, eta erantzuten bukatu zuenerako ilunak hartua zuen eguna, bi ordu, bi ordu hizketan… Nire gidoiko hurrengo galderari begiratu nion berriro ere, eta “...isilean egin beharreko lana da bitartekariarena, eta pentsatzen dut gauza asko izango dituzula esan gabe, esan ezin dituzunak, ezta?”. Ez nintzen ausartu galdetzen.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1