2007-04-29 -- 2086.zenb
Aspalditik ari ziren ikerlariak espazioan dagoen oxigenoa ikertzen eta jakin bazekiten hidrogeno eta helioaren atzetik hirugarren materia ugariena dela espazioan. O (oxigeno monoatomikoa), OH (hidroxilo taldea), H2O (ura) eta O2 (oxigeno molekularra) dira espazioan topatzea espero zuten oxigenoaren erak.
Lehenengo hiru erak detektatu dituzte aurreko urteetan eta oxigeno molekularra baino ez zen geratzen atzemateko. Berriki Suediak, Finlandiak, Frantziak eta Kanadak eraikitako ODIN satelitearen bidez Sugearen konstelazioan dagoen Rho Oph A deitu molekula-lainoan oxigeno molekularra topatu dute.
Ikertzaileek tabakoaren adikzioaren inguruko alderdi berriak aztertzen jarraitzen duten bitartean aldiro ematen dizkigute tabakoaren kontra egiteko argudio gehiago.
Oraingo honetan emakumearen sexualitatearen gaineko eraginaz arituko gara: Desira sexuala apaltzeaz gain, zigarroak erretzeak bagina lehortzeko arriskua eta genitalen atrofia eragiten omen ditu, eta horrek, noski, harremanetarako gogoa dezente moteltzen du.
Artamugarribekoatik ekarriak dira bai sagastiko sagar makatzak eta hauek sestratzeko mentu ugari. Artamugarria edo kortarria edo austarria edo austerretza edo austarritza garai bateko larreak mugatzen zituen mugarria da. Sarobe, biaoleku, bigaoleku, korta, kortaerdia, kortaosoa, saroi, saro, sare, saroe, kaiolar, barrendegi, bustalitza, ola… makina bat izen larre hauen garaiko garrantziaren adierazle.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1