Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-04-29 -- 2086.zenb

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua

Eguzkia ekialdean irten eta mendebaldean gordetzen da. Nola azaldu hiru urteko gure alabari eguzkia ez dela gurekiko higitzen ari, baizik eta gu garela eguzkiarekiko higitzen ari garenak:“Karbono dioxidoa atmosferara isurtzen ari gara eta ondorioz, lurrak askatzen duen beroak ezin du atmosferara ihes egin eta lurra berotzen ari da; urtaroak aldatzen ari dira, glaziarrak eta poloak urtzen ari dira, lehorteak ugariagoak dira, eta abar”. Zer egin horren aurrean? Energia alternatiboak, energia nuklearra, birziklapena...

Aurreko paragrafoan esandakoa nola hala konta diezaioket erraz xamar nire alabari. Baina esango diodana egia al da? Edota gure begiek ikusten dutenaren interpretazioetako bat baino ez da?

guztia irakurri

Xabier Barandiaran

Xabier Barandiaran Irastortza

Euskal Herriaren bake bideratzea eta normalizazio politikoa etenaldi garrantzitsuan eta sakonean sartuta dago. Duela hilabete batzuk gizartean bizi genuen esperantza lainotu egin da berriro ere.

ETAk bake prozesua baldintzatu du Euskal Herriaren auzi politikoaren konponbidean. Espainiako Gobernuak ETArekin bukatu nahi du, baina ez dago prest Euskal Herriari bere etorkizuna erabakitzeko duen gaitasuna aitortzeko. Logika honetan harrapatuta gaude aspaldiko urteetan, baina honek ez du esan nahi bake eta normalizazio politikoa lortzeko baldintzak aldatu ez direnik. Euskal gizartean gauzak asko aldatu dira azken urteetan.

ETAk jarraitu lezake borroka armatua praktikatzen, baina praktika horren eragina politikoki antzua izango da. ETAk duen arazorik nagusiena ez da Espainiako Estatuarekiko gatazka gaindiezina, euskal gizarteak bizkarra eman diola baizik. Euskal gizartea ETA balio politikorik gabe uzten joan da. Deslegitimazio horrek ETAren amaiera politikoa esan nahi du.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan