Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-04-29 -- 2086.zenb

Artista berrien alde egingo du DFotok

Jon Torner


Maiatzaren 3tik 6ra bitartean egingo da Donostiako Kursaalean Ordoñez Falcon Argazkigintza Fundazioak antolatzen duen Dfoto azoka. Nazioarteko 41 galeriatako artisten argazki eta bideoak izango dira ikusgai azokan. Carolina Martinez DFotoko zuzendariak azaldu duenez, artista berrien alde egin dute aurten. Besteak beste, Nuria Canal, Javier Nespral, Marta Serna, Roud Van Empel, Jon Mikel Euba eta Ibon Aranberri argazkilari eta bideo artistek osatzen dute belaunaldi berria. Hala ere, Candida Hoffer, Thomas Roof eta Chema Madoz bezalako artista ezagunagoak ere izango dira azokan, Madoz aurrenekoz. Donostian izango diren 41 galerietatik 13 estreinakoz etorriko dira, Vienako Grita Insam eta Layr Wuestenhagen, Frnakfurteko L.A. Lothar, Dublingo Rubicon eta New Yorkeko Soskine eta The Project, esaterako. Informazio gehiago: www.coff.es/es/dfoto07.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun