Astekaria

 Bertso berriak 

SuMISSioari jarriak

I Makillajeak estalitako neska baten miseria, misteriotsuki edertutako mutil baten aurpegia, pasarela bat, epaimahaia, desfilea, zaleria... Halako zerbait ez al da Missen eta Misterren feria?

Xabier Paya

Xabier Paya


2085. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
(Iñigo Azkona)
 
II

Arrautza artean oinek daukaten
ibilera berezian,
ipurmasailak estu eginda,
ustezko inuzentzian,
hortzen zuria erakusgarri,
gorputza larru bizian...
Esklaboak behin batean hala
saltzen zituzten Grezian.

III

Carrefourreko katalogotik
erositako sudurra,
handitutako titi-parea,
“saihestutako” hezurra...
nahiz esan ez dutela ikusi
bisturi baten muturra,
zein epaimahaikok konprobatu du
hori ez dela gezurra?

IV

Ezagutzaren edertasuna
neurtu litekeen gisan,
garai batean galderaren bat
sartzen zieten langintzan.
Orain ez zaie ezer galdetzen
ez dezaten ezer esan,
ezin ote da ederra eta
inteligentea izan?

V

Azkenik dena pertsona batek
baino ez eramatean,
gainerakoak sentitzen dira
etsipen bete-betean.
“Kirofanoa” ezingo dute
sekula utzi bakean,
silikonazko autoestimua
asmatzen ez den artean.

VI

Edurne Zuriren sorginaren
sindromeaz kutsaturik,
ispiluaren morrontzak izan
behar du amaierarik!
Baina hain gorputz onak izanik,
inperfekziorik barik,
seguru ez dutela txat bidez
ligatzeko premiarik!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia