Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2085. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Gatillazo musika talde arabarrak Dianas Legales (Maldito Records) bere bigarren diskoa kaleratu du. Evaristok eta enparauek hilaren 21ean hasiko dute aurkezpen bira, Garesen (Nafarroa). Hurrengo kontzertua Oñatin (Gipuzkoa) eskainiko dute, maiatzaren 18an.

 

Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) liburuaren ingelesezko itzulpena aurkeztu du Manhattanen, New Yorken. Meanwhile Take my Hand liburuko poemak Elizabeth Macklinek itzuli ditu, PEN Klubak emandako beka baten laguntzaz.

 

 

Eloisa Montoyak argazkia eta pintura uztartzen dituen Huellas izeneko erakusketa paratu du Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Paisaiaren eta arkitekturaren ezkutuko alderdien inguruan gogoeta egitera bultzatzen duten obrak maiatzaren 13a arte izango dira ikusgai.

 

Patxi Basabe zinemagile gasteiztarrak laugarren film laburra estreinatu zuen pasa den astean Artiumeko auditorioan. Le protecteur izeneko hogei minutuko filma Gasteizen grabatu du Basabek. Karra Elejalde, Gorka Aginagalde, Txema Blasco, Juantxo Lopez eta Ramon Barea aritu dira aktore lanetan eta Bingen Mendizabalek jarri dio musika.

 

 

Damian Muñoz koreografo gasteiztarrak Virginia Garciarekin batera sortutako Staff ikuskizuna Gasteizko Jesus Ibañez de Matauco Antzokian eta Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da ikusgai hilaren 19an eta 27an, hurrenez hurren. Eusko Jaurlaritzak sustatutako III. Dantza Zirkuituaren barruan daude emanaldi horiek.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia