2007-04-22 -- 2085.zenb
Hauteskundeen zurrunbiloan sartuta gaude bete-betean Adurretik Ebrorainoko lurraldeetan, bai horietan eta bai hauetatik gora eta behera ere. Igandean ikusiko da zein bi hautagai geratzen diren Eliseorako maizter lehian. Iragan asteburuan, hamar biztanletik lauk oraindik erabakitzeke zuen bere botoa, baina aurrerazaleen artean oso hedatua dago lehendakaritzarako azken hauteskundeetako Chirac-Le Pen lehia haren gisakoa errepika daitekeela, gaur egun Sarkozy-Le Pen litzatekeena.
Euskal eremu hauetatik bigarren itzulira pasatuko diren bi hautagaiei begiratuko zaie, jakina, baina bigarren begia Euskal Herria Bai koalizioaren emaitzan izango da. Abertzalegoan ilusioa sortzen duen apustua da, zalantza barik, eta herritarrengan ere hala den frogatzeko unea da.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa