2007-04-22 -- 2085.zenb
“Semeak esan zidan Korrikara joateko, Karlosek. Lehenengotan, esan nion: ‘Ez ezak izorratu! Zertan joan behar diat nik hara!’. ‘Lekukoa guri eman besterik ez duzu egin behar!’, Karlosek. ‘Tira, bada, kioskora igo eta delako lekukoa hiri eman besterik ez badut egin behar… baina korrika ezin diat egin nik, e!’. Orain hurrena, berriz, esan zidaten: ‘Korrika egin behar zenukeen, zaharretara zurekin joaten diren lagunek korrika egin zuten!’. Ni, ordea, mokorretik operatuta nago, ez nago korrika egiteko moduan. Gainera, egun hartan, Korrika hasi zain egon nintzen, balkoitik begira, eta hoztu egin nintzen. Hankak izoztuta! Ez nago fantasia handitarako!”.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa