Astekaria

 Ezpalak 

Gazteak izango dira protagonista Baionako Maimorables jaialdian

Jon Torner

Jon Torner


2085. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

“Kulturen demokratizazioa” izango du xede maiatzaren 2tik ekainaren 3ra bitartean Baionan egingo den Maimorables jaialdiak. Sustatzaileen hitzetan, egitaraua osatuko duten ekimenen bitartez “gazteek adierazpide artistiko ezberdinak entseatzea” da helburua: “horrekin karrera bati hasiera eman diezaiokete edo, besterik gabe, esperientzia berriak bizi”. Jaialdiak Baionako alde txiroenetako herritarrengana heldu nahi du eta horretarako, ekitaldi ugari Gurutze Saindu Garaiko auzoetan egingo dira. Bestalde, Bokalen eta Angelun ere izango da zer ikusi eta entzun. Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, baina hiru lehiaketa nabarmendu daitezke: artea sustatzea xede duen Talentu Gazteen Trofeoa, Euskal Herri osoko dantzari taldeak bilduko dituen Hip Hop Battle lehiaketa eta estilo guztietako musikarientzat zabalik izango den Musiken Deialdia txapelketa.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia